Atzo arratsaldean Olentzero menditik herrira hurbildu zen eta plazan mezua irakurri ostean Aiaraldea.com-eko lagunoi bidali zigun lau haizetara zabaltzeko.
Olentzeroren mezua
Agur, agur t´erdi adiskide maiteok! Ttiki-ttiki eta handi-handi, ilebeltz eta ilehori...kaixo, guzti-guztioi, kosk! Salam alekum! Bakea beti gurekin!
Hau bai egun ederra, milaka txori kantan, bai...Kixmi jaio delako; nire lagun handiak diren jentil jakintsuek esan didate. Izar berri bat piztutzera doa Euskal Herriko zeru gainean.
Atzo arratsaldean Olentzero menditik herrira hurbildu zen eta plazan mezua irakurri ostean Aiaraldea.com-eko lagunoi bidali zigun lau haizetara zabaltzeko.
Olentzeroren mezua
Agur, agur t´erdi adiskide maiteok! Ttiki-ttiki eta handi-handi, ilebeltz eta ilehori...kaixo, guzti-guztioi, kosk! Salam alekum! Bakea beti gurekin!
Hau bai egun ederra, milaka txori kantan, bai...Kixmi jaio delako; nire lagun handiak diren jentil jakintsuek esan didate. Izar berri bat piztutzera doa Euskal Herriko zeru gainean.
Nik, ikazkin basotar bakartia izan arren, badakit, ongi jakin ere, zuetako batzuek gure Kixmi maiteari Jesus esaten diozuela eta Gabon gau zoriontsua ospatzen duzuela, beste batzuek beste egun batean ospatzen dute, beste batzuek, ordea, ez dute ospatzen. Dena dela, guztiok anaiak gara, anai-arrebak, denak lagunak gara, adiskideak gara. Eta egun hauetan zoriontsu bizi gaitezela nahi dut nik; zuek ere bai noski!
Hauxe nire oparirik politena: elkarrekin ondo bizitzea. Nik ere zazpi euskal herriek bat egin dezagula nahi dut, goi eta beherik ez da enetzat, muga guztien gainetik, hodei guztien azpitik, gauden beti gu euskaldun! Eta bai, eta bai, guk euskarari beti bai. Laguntto laztanak, ikas ezazue euskaraz mintzatzen, pilotan ere ongi dakizuela badakit, eta dantzan? dantzan ere ikasi behar da, nola ez? Ikasi eta egin, eta beste mundu batzuetatik etorri zaizkigun laguntto berriei irakatsi, bai, irakatsi euskaraz ondo egiten, horiek ere, Saharatik etorri nahiz Kolonbiatik etorri nahiz munduko beste edonondik etorri, orain euskaldun berriak ditugu, Euskal Herria gurekin bat eraikitzera etorri dira eta.
Ai baina munduan badira milaka eta milaka haur, eta gazte, eta zahar, negarrez dagozenak! Gure pozaldietan ez ditzagun ahantz Saharako basamortuan gaizki bizi diren umeak, ez ahantzi Haitiko gaixoak, euzue gogoan beti Palestinan minez bizi direnak, Somalian goseak hiltzen direnak...Hemen ere, gure artean, badira, bai, txarto bizi diren batzuk...Oraintxe dugu pixka bat laguntzeko sasoia. Nik basotik opari asko ekarri dizuet, haurtto maiteok. baina ez eskatu askorik, bana baino ez, eta ahalik merkeena: Olentzero ez da aberatsa e! Eta nire ikatza salduz irabazi dudan pixka bat beste ume gaixoei laguntzeko gorde nahi dut; zuek ere bai noski!
Ondo bada, lagunttoak, ni, Gabon gau hau gaztainak erre artean txipli-txapla pun ospatu eta gero, banoa berriro nire baso maite ederrera. Basoa zaindu behar dut, nire abere maiteekin bizi nahi dut, basurdeekin, otsoekin, azeriekin, orkatzekin, ardiekin, zaldi eta behiekin, guzti-guztiekin, beti bakean
Basoan ikusi arte laztanttoak! Gaur gauean egizue lo ondo! Pa eta pa! Bakea bedi zuekin! Salam alekum!
OLENTZERO
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.