Ikazkinari ongi etorri beroa Aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa 2010ko abe. 19a, 08:46

Asteburu honetan ikazkina izan dugu Aiaraldeko zenbait herritan eta bere etorrera ospatzeko ekitaldi ugari izan ditugu. Ostiralean Laudioko Ugarte auzunean arratsalde osoan haurrentzako eta nagusientzako ekitaldiak izan ziren. Txoborro magoaren ikuskizunak ume eta nagusi asko batu zituen Ugarteko elizetxeko lokaletan eta horren ostean ikazkina etorri zen Ugarteko plazara eta betiko moduan umeen gutunak jaso eta euskarazko ipuinak banatu zituen. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu, ikazkinaren zain egondako umeak euritan egon baitziren arratsalde osoan.

Asteburu honetan ikazkina izan dugu Aiaraldeko zenbait herritan eta bere etorrera ospatzeko ekitaldi ugari izan ditugu. Ostiralean Laudioko Ugarte auzunean arratsalde osoan haurrentzako eta nagusientzako ekitaldiak izan ziren. Txoborro magoaren ikuskizunak ume eta nagusi asko batu zituen Ugarteko elizetxeko lokaletan eta horren ostean ikazkina etorri zen Ugarteko plazara eta betiko moduan umeen gutunak jaso eta euskarazko ipuinak banatu zituen. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu, ikazkinaren zain egondako umeak euritan egon baitziren arratsalde osoan. Ugartera bertaratu zirenek haurrentzako tailerrak, gaztainak edota txokolate beroa izan zuten giro hotzari aurre egiteko. Arakaldon ere, asteburu honetan ikazkinari harrera beroa egin diote, horretarako Arakaldoko lagunek Herriaren Pilota Elkartearekin elkarlanean pilota partidak antolatu zituzten. 5 urtetik 11 urtera bitarteko pilotariekin zenbait pilota partida ikusteko aukera izan dugu. Arakaldoko plazara hurbildu zirenek pilota partiden ostean mokadutxo beroa hartzeko aukera izan zuten. Urteroko hitzorduari huts egin barik, ikazkina Arakaldora etorri zen eta umeak pozarren hurbildu ziren gutuna emateko eta ekarritako oparitxoa jasotzeko. Argazki galeria ikusteko klikatu hemen http://www.flickr.com/photos/aiaraldea/sets/72157625500192367/show/

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide