Emakumeak begira argazki erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Zabala Atxa 2010ko abe. 13a, 08:00

Laudioko kultur etxean abenduaren 20ra arte Emakumeak begira  argazki erakusketa dugu. Erakusketa hau CCEB (Centro cultural de España en Bata) izeneko kultur zentroan 8 emakumerekin eginiko argazki tailer baten emaitza izan da, Manuel Iradier Elkarte Afrikanistarekin elkarlanean. Euren argazki-makina txikiak hartuta, hurbil zuten emakume bat aukeratu behar zuten banaka, eta eguneko une batean argazki bat egin. Eta aho batez, gai nagusitzat betebeharren gaia hartzea erabaki zuten.

Laudioko kultur etxean abenduaren 20ra arte Emakumeak begira  argazki erakusketa dugu. Erakusketa hau CCEB (Centro cultural de España en Bata) izeneko kultur zentroan 8 emakumerekin eginiko argazki tailer baten emaitza izan da, Manuel Iradier Elkarte Afrikanistarekin elkarlanean. Euren argazki-makina txikiak hartuta, hurbil zuten emakume bat aukeratu behar zuten banaka, eta eguneko une batean argazki bat egin. Eta aho batez, gai nagusitzat betebeharren gaia hartzea erabaki zuten.

8 Argazkilariek, gainera, Nfongako Baliabideen Elkarte Integrala bisitatu zuten. Bertan, 10 emakumek lan egiten dute garapen komunitarioa sustatzeko eta hor egin ziren nekazariaren eta erizainaren argazkiak.

8 Argazkilari hauek, emakume hauek, argazki hauen bitartez ondo erakutsi digute euren herrian emakumeen eguneroko zeregina. Argazki makinaren objetiboaren atzean eta aurrean, emakume afrikarrak izan ditugu eta horrek estereotipoak baztertzeko baliagarria izateaz gain, euren ikuskera ezagutzeko aukera paregabea.

Argazkigintzaz ari garenean, azken urteotan sarri aipatzen ditugu megapixelak, argazki-makina berriek omen dituzten abantailak (irribarreak ere antzemateko gai omen dira!?) eta abarreko asmakizunak. Baina XIX. mendearen hasieratik, argazkigintzaren sorreratik hona argazkietan, bestelako artelanetan bezala, baliabideek eragin eskasa izango dute sortzen dugun hori zeozer adierazteko ez bada. Erakusketa honetan begirada benetan adierazgarriak topatuko ditugu. 

Argazkilariak: Bernardita Anguesomo Ekekang, Manuela Ayang Ntonga, Eloisa Sales Ipuwa, Margarita Afang Nsono, Eulalia Abeque Obama, Victoria Kiebiyene Ndong, Juana Mbasogo Ndong eta Sinforosa Mchama Nsue Ada. Tailerraren eta erakusketaren muntaiaren atzean Mireia Fort eta argazki-edizioaren atzean, Arturo Bibang.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide