Guardian Llodio lantegiak, beiraren eratzean eta eraldatzean diharduena, 2011n 40 milio euroko inbertsioa egingo du Laudioko lantegian. Guardian Industries multinazioalaren kide den enpresa honek beira egiteko labea eraikiko du datorren urtean. Enpresa honen iturrien arabera, labe honek datozen 20 urteetako ekoizpena bermatuko du.
Hau ez dugu azken urteotako inbertsio bakarra enpresa honetan, 2009an labe berri bat eraiki zuten. Orduan egindako labea eguzki-plaketako beira ekoizteko egin zuten.
Labe berriak, “float” izenez ezaguna, arkitekturari eta ibilgailu-enpresei zuzendutako beira laua ekoitziko du. Euskal Herriko zenbait enpresek bultzatuta “hiriko” izeneko kotxe elektrikoa ekoitziko dute. 2013rako horrelako 700 ibilgailu gure errepideetan izatea aurreikusten dute. Laudioko lantegiak kotxe honetako sabaia, alboetakoak eta haizetakoa egiteko beira ekoiztuko du.
Instalazio berriak eraikitzeko hiru alditan egitea aurreikusten dute. Lehenengoan, datorren urtarrilaren 11n labe zaharra geldiaraziko dute eta labe zahar osoa hoztu arte 10 egun beharko dira. Bigarren epea martxoaren 15etik 27ra izango da eta bertan errefraktarioa txikituko da. Amaitzeko, hirugarren fasean, urtarrilaren 27tik aurrera labe berriaren eraikuntzarekin hasiko dira eta euren iritziz, martxoaren 23rako eraikuntza lanak amaituko dituzte.