Aurten Laudioko merkatari txikien elkarteak, APILL-ek, "2010 I. argazki lehiaketa" antolatu du. Lehiaketa honetara aurkeztu beharreko argazkietan Laudioko ondarea, jaiak, ohiturak edota ingurunea azaldu behar ziren. Irailaren 1etik 24ra lanak aurkezteko epea zabaldu zen, argazkilari bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal zituelarik. Epaimahai lanetan Laudioko argazki dendetako bi argazkilari, APILL elkarteko bi kide eta Arabako argazkilarien elkarteko lehendakaria ibili dira.
Asteazkenean, Euskal Gastronomia Museoan sari emate ekitaldia antolatu dute antolatzaileek eta bertan, sariak emateaz gain APILL-ek "2011ko Laudio, Merkataritza eta aisialdia" egutegiaren aurkezpena egin du. Argazki lehiaketan saritutako lanek, 12 argazki guztira, egutegia osatu dute.
I. lehiaketa honen txapelduna Natxo Valle Zurita izan dugu "San Roque" izeneko lanarekin, 2. sailkatua Denis Bilbao "atardecer en Santa Lucia" argazkiarekin eta 3. Luis Santos sailkatu da "en piedra y bronce" lanarekin. Saridun hauek euren lanaren kopia bat neurri handian eta Laudioko dendetan erabiltzeko diru-txartela jaso dituzte. Laugarren sailkatutik hamabigarrenera saritutako lana neurri handian.