Aiaraldeko lagun asko batu dira gaur goizean Basalarrinak, Gure Esku Dagok eta Ugarteko Auzolan elkarteek antolatutako mendi ibilaldira. Urtero bezala, mendizaleek aukera izan dute Ermu inguruko bazterrez eta hamaiketakoaz gozatzeko. Eguraldia ere lagun izan dute goiz osoan zehar.
Urtero Ugarteko bizilagunek antolatu ohi duten mendi ibilaldiak 20 urte bete ditu. Maiatzaren 6an Aiaraldeko herrietan egingo diren herri galdeketak sustatu nahi izan dituzte aurtengo edizioan.