Harategiko eta urdaitegiko laguntzailea izateko pertsona bat bilatzen da, txahalen haragi-prestakinak eta oilaskoa prestatzeko eta salmahaian saltzeko.
Ezinbestekoa: 6 hilabeteko esperientzia, presentzia ona, bezeroekiko tratua eta ikasteko jarrera.
Oilasko eta txahalen zatiketa eta sukaldaritza ezagutza, eta ostalaritzako edo harategi-urdaitegiko tituluak baloratzen dira. Aldi baterako kontratua eskaintzen da, mugagabea izateko aukerarekin, lanaldi zatituan (goizez eta arratsaldez astelehenetik ostiralera, eta goizez larunbatetan), eta hitzarmenaren araberako soldata. Berehala lanean hasteko.
Informazio gehiago hemen.