Lan eskaintzak

Administraria

Erabiltzailearen aurpegia Lanbide 2022ko ots. 11a, 13:47

Laudioko Udalak aldi baterako estaldura-beharrak betetzeko administrazioko langileen zerrendak ireki ditu, tokiko gobernu-batzarraren akordioarekin bat etorriz, eginkizunak garatzeko, esaterako: konplexutasuna eta erantzukizuna dakarten administrazio-lanak, metodoak egokitzea edo berritzea eskatzen dutenak, txostenetan/proposamenetan/espedienteetan laguntzea eta datuak ematea eskatzen dutenak, espedienteak kontrolatu eta egin, laguntzaileei lana banatu eta gainbegiratu, telefono bidezko arreta eman, kontabilitate-lanak eta antzeko kontuak egitea.

EZINBESTEKOA: IZATEA 16 URTETIK GORAKOA ETA 35 URTETIK BEHERAKOA, LAUDION ERROLDATUTA, EUSKARAREN 2. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA, ERDI-MAILAKO GRADUA EDO BATXILERGOKOA, ETA ENPLEGU-ESKATZAILE GISA ALTAN EGOTEA.

Baloratuko dira: DSBE jasotzea eta 35 urte betetzetik gertu egotea, zenbait prestakuntza, IT txartelak, beste euskara-profil batzuk eta esperientzia.
Obra/zerbitzu jakin baterako kontratua eskaintzen da, lanaldi osokoa (7h 15 min/egun), eta soldata gordina 2.654,03 / hilean, gutxi gorabehera.

Informazio guztia hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide