Laudioko Udalak mendekoen zerrendak ireki ditu, aldi baterako estaldura-beharrak betetzeko, tokiko gobernu-batzarraren akordioarekin bat etorriz, hainbat eginkizunetarako, besteak beste: zerbitzu osagarrietako langileak: esfortzu fisikoarekin prestakuntzik gabe lan egiteko, andamioak montatzea/desmuntatzea, espazio publikoak garbitzea eta kontserbatzea, tresnak/lan-eremuak mantentzea, ureztatzea eta soropila moztea, inaustea, makineria eta ibilgailuak maneiatzea, EPIak erabiltzea eta zaintzea... Atezaina/Harrera: informazioa ematea eta erabiltzaileei arreta ematea (instalazioen erreserba egitea), abonuak/sarrerak kobratzea¿
EZINBESTEKOA: 16 URTETIK GORAKOA ETA 35 URTETIK BEHERAKOA, LAUDION ERROLDATUTA EGON ETA 1. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA IZAN, ETA ENPLEGU-ESKATZAILE GISA ALTA EMANDA EGOTEA.
Baloratuko dira: DSBEren jasotzailea izatea eta 35 urte betetzetik hurbil egotea, prestakuntza tituluak eta bestelako euskara-eskakizunak izatea.
Obra/zerbitzu jakin baterako kontratua eskaintzen da, lanaldi osokoa (7h 15 min/egun), eta 1.938,45 ¿-ko soldata gordina, gutxi gorabehera.
Informazio guztia hemen.