Lan eskaintzak

Udal peoia

Erabiltzailearen aurpegia Lanbide 2022ko ots. 11a, 13:51

Laudioko Udalak peoi espezialistaren zerrendak ireki ditu, tokiko gobernu-batzarraren akordioan oinarrituta, aldi baterako estaldura-beharrak estaltzeko, arduradunaren edo ofizialen agindupean: eskuzko eragiketak (berezko ofizioko ezagutzarik gabe), materialak/tresnak/altzariak prestatu, kargatu/deskargatu, muntatu eta desmuntatu, aldamioak jaso, induskatu, zanga egin, obra-hondakinak bildu, ibilgailuak maneiatu, obretako makinak eta lanabesak erabili eta gorde.
EZINBESTEKOA: 16 URTE BAINO GEHIO IZAN
ETA 35 URTE BAINO GUTXIAGO, LAUDION ERROLDATUA EGON, DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA EDO BALIOKIDEA IZATEA, EUSKARAZKO 1. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA IZAN, ETA ENPLEGU-ESKATZAILE GISA ALTA EMANDA EGOTEA.
Baloratuko dira: diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzailea izatea eta 35 urte betetzetik gertu egotea, prestakuntza eta beste euskara eskakizun batzuk.
Obra edo zerbitzuagatiko kontratua eskainiko da, eguneko lanaldi osoarekin (7 ordu eta 15 minutu) eta hileko 2.182,41 euroko soldata gordinarekin, gutxi gorabehera.

Informazio guztia hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide