Azaroaren 24an, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bezperan, Laudio Ikastolako DBH 4ko ikasleek Aiaraldeko Beldur Barik lehiaketara aurkeztutako lau film laburretako batek 1. saria irabazi zuen 12-17 urte dituzten ikasleen adin-tartekoen kategorian.
Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea da, jendarte eraldaketan laguntzeko. Horren harira bideo lehiaketa bat antolatzen dute urtero emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela aprobetxatuz.
Hau esanda, gure ikasleen emaitza, haiek burututako lanaren ondorio izan da. Sariturako film laburra “Bizi harremanak modu askean” da. Bertan, maiz gertatzen den egoera bat argi eta garbi islatzen da.
150€-ko saria eskuratu dute, ikasleek helburu komun batean gastatu behar dutena, kasu honetan, ikas bidaia hurbil dutenez, honetan gastatzea erabaki dute.
Hemen dituzue aurkeztutako lau lanak. Zorionak DBH4!