Laudio Ikastolak guraso bilera telematikoak jarri ditu abian

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2020ko api. 30a, 07:00

Ikasleen jarduera akademikoa elikatzeaz haratago, Hezkuntza Komunitate osoa harremanetan jartzeko ekimenak jarri ditu abian Laudio Ikastolak, oraingoan guraso bilera telematikoak burutuz.

DBH etapako mailatan abiatu da esperientzia eta datozen asteetan Ikastolako gainerako etapatara zabaltzeko asmoa du zuzendaritzak. Bigarren Hezkuntzako etapatan ikasle bakoitzak bere ekipo propioa du eta ikasleek telelanean aritzeko pilatutako eskarmentua baliatu dute guraso bilera deialdiak abian jartzeko.

Bileren xedea ez da arlo akademikoren jarraipenera mugatu eta familiek elkarren berri izatea ahalbidetzeaz aparte, komunitatearen jarraipen emozionala ere bileren gai zerrendako puntuetako bat izan da.

Osasun krisiak eragindako konfinamenduak aurrera egin ahala Laudio Ikastolak ikasle guztiekiko harremana telematikoki bermatzeko ahaleginean aritu da. 0 urtetik 18 bitarteko ikasleen familien egoera anitza da eta etapa bakoitzeko ikasleen ezaugarrietara moldatu du harreman telematiko hori. Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera, ikasleek beraiek era autonomoan irakasleekiko  harreman hori kudeatzeko konpetentzia digital minimoa dute eta hortik beherako mailatan, gurasoen bidez abiatu da esperientzia, Haur Hezkuntzako 1. Zikloko 0, 1 eta 2 urteko ikasleak barne.

Beste edozein ikastetxetan bezala, harreman telematiko hori komunitate osoarentzat bermatzea izan da Laudio ikastolak erantzun duen erronka nagusietako bat, horretarako gutxieneko tresna eta konexioak bermatzeko ekimenak zabaldu ditu familien artean, hala behar duten ikasle guztiek lanerako tresna egokia izan dezaten eta baita ere konexiorik  gabe aurkitu diren familiek Ikastolak lortutako  4G routerrak eskura ditzaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide