Obra txikietarako lizentziak alarma-egoeran

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko mar. 28a, 12:00

Laudio Udaleko Hiri Garapenerako Zerbitzuak udalerriko bizilagunei jakinarazi nahi die, alarma-egoeraren aldi honetan, obrak egin ahal izateko behar diren obra eta hirigintza-lizentziak izapidetzen jarraitzen ari dela.

Aldi horretan bizilagunen bat etxean obra bat egiten ari bada edo hasteko asmoa badu, dagokion baimena lortu behar da. Kasu honetan, eta izapidetze hori arintzeko, dokumentazioa postaz bidali daiteke laudio@laudio.eus helbidera.

Hala, baimena eman ahal izango da eta posta elektronikoa bezalako bide arinagoetatik helarazi, eta aurrerago zerga-alderdiak erregularizatu eta dagokion jakinarazpen ofiziala egingo da.

Lizentziei buruzko informazio gehiago kontsultatzeko: http://laudio.eus/eu/tramiteak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide