Udalak gezurtatu egin nahi du WhatsAppeko audio ohar baten bidez helarazten ari den informazio bat, ustez Laudioko Udaltzaingoko agente baten izenean, non konfinamendu neurriak gogortzea aipatzen den, COVID-19, Koronabirusaren hedapena geldiarazteko deklaratutako Alarma egoeraren ondorioz.
Informazio hori faltsua da, eta hitz egiten duen pertsonak ez da Laudioko Udaltzaingoko agentea.
Beste behin ere, laudioar herritarrei eskatzen zaie udaleko iturri ofizialetan (web-orrialdean edo sare sozial instituzionaletan) argitaratzen den informazioari soilik erreparatzeko.