Udalak 25 tableta digitala erosi ditu gazteei laguntzeko, klase telematikoen jarraipena eginez

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko api. 7a, 06:00

Tabletak banatuko ditu udalak. / Miniyo73 (Flickr)

Horrela, eten digitala arindu nahi da, eta udalerriko familia guztiei irakaskuntza-modalitate berri horretara sartzeko aukera eskaini, salbuespen-egoera horrek irauten duen bitartean eta etorkizunean.

Aste hauetan, gazte askok, eskolak bertan behera uztearen ondorioz, gailu digital baten bidez jarraitu behar dituzte ikasketak. Udalak ikusi du zenbait bizilagunek ez dutela tabletik irakaskuntzaren erritmoa behar bezala jarraitu ahal izateko.

Juan Jesus Merchan Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, “Udaletik interesatu egin gara gure udalerriko ikasleak online hezkuntza lanak egiten ari diren moduagatik. Horretarako, etengabeko harremanetan egon gara ikastetxe ezberdinetako zuzendaritzekin, une bakoitzean egoera zein den eta zein behar antzeman dituzten jakiteko”.

Hori dela eta, "25 tableta erosi dira, Eroski Laudioren laguntzarekin, eta Gurutze Gorriko profesionalek banatuko dituzte, Udalak ezarritako argibideei eta lehentasunei jarraituz, adierazle eta behar ekonomikoetan oinarrituta".

Horrela, eten digital hori arindu nahi da, eta, horrela, familia guztiek hezkuntza-modu berri horretara sartzeko aukera izango dute salbuespen-egoera horrek irauten duen bitartean. Amaitutakoan, jaso egingo dituzte, beste udal erabileretara bideratu ahal izateko.

"Laudioarrei eskatu nahi diegu, bizitzen ari garen egoera honen jakitun izanik, internetik ez duten bizilagunei beren konexioa errazteko, aldi honetan zehar klase birtualekin jarraitu ahal izan dezaten", amaitu du Juan Jesus Merchan Hezkuntza zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide