Covid-19 koronabirusa zabaltzen hasi zenetik, 177.500 pertsona baino gehiago hil dira gaixotasun horren ondorioz mundu osoan. Euskadin, 1.100 pertsona baino gehiago hil dira birus horrekin.
Horregatik, Laudioko Udalak errekonozimendu eta oroitzapen keinu bat egin nahi die Covid-19aren eraginez hil diren pertsona guztiei. Horrela, gaurtik hasita eta Estatuko Gobernuak deklaratutako Alarma Egoera amaitu arte, udaletxeko banderak haga erdian jarriko dituzte.
Era berean, Udalbatza osoak babes eta atsekaberik handiena erakutsi nahi du aste hauetan zehar euren senideak galdu dituzten milaka familien oinaze eta sufrimenduaren aurrean.