Laudiok Zuzen eskaintzen du, seme-alaba nerabeak dituzten familientzako aholkularitza psikologikoko zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko api. 24a, 06:00

Zuzen zerbitzua bultzatu du udalak.

Udalerriko 12 eta 21 urte bitarteko nerabe eta gazteen guraso eta senideei zuzenduta dago, baldin eta orientazioa eskatzen badute portaera edo arrisku-egoeraren bat dela eta. Zerbitzua erabili ahal izateko, 944 034 850 telefonora deitu behar da 08:00etatik 14:30era, edo gazteria@laudio.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi.

Nahitaezko konfinamenduko aste hauetan, Alarma Egoera dela eta, familia askok elkarrekin bizi behar izan dute etenik gabe eguneko 24 orduetan. Horrelako egoeretarako, Udalak, Nerabeen eta Gazteen Politika Aktiboen Zerbitzuak, Zuzen zerbitzua eskaintzen die bere bizilagunei, beharrezkoa izanez gero, seme-alaba nerabeak dituzten familietan orientazio, balorazio eta esku-hartze laburra egiteko.

Profesionalek ematen dute zerbitzua, eta seme-alaben portaerengatik kezkatuta dauden familien eskaerari erantzuteko sortu da. Hala, Zuzen 12 eta 21 urte bitarteko Laudioko nerabe eta gazteen guraso eta senideei zuzenduta dago, baldin eta orientazioa eskatzen badute portaera edo arrisku-egoeraren bat izateko, eta familian edo eskolan zailtasunak, arazoak edo gatazkak badituzte. Udalerriko ikastetxeetan matrikulatuta dauden gazteei ere zuzenduta dago, nahiz eta bertan bizi ez.

Normalean, jokabide arazotsuek, nerabearen garapen ebolutiboan etete edo desoreka bat eragiteaz gain, pertsona helduekin zein berdinekin harreman sozialak ezartzea zailtzen dute, eta nerabearentzat eta haren ingurukoentzat, maila pertsonalean, familiarrean eta sozialean, ondoez garrantzitsu bat sortzen hasi daitezke.

Hala ere, neska eta mutil gehienek arrakastaz gainditzen dute nerabezaroa, baina garrantzitsua da kontuan hartzea aldagai askok eragin dezaketela gazte bat heldu, arduratsu eta gai izatera iristea. Gertakari frustragarri batzuk gertatzen diren arren, eta pazientziaren mugan, garrantzitsua da gurasoek nerabearen berri izatea, hari entzutea eta haien portaeren bidez eskaintzen dituzten "arrastoak" irakurtzea. Horrek lagunduko du hobeto ikasten eta ulertzen nola pentsatzen, sentitzen eta egiten duten, eta erne egoten aldi horretan sor daitezkeen zailtasunen edo arazoen aurrean.

Zuzen zerbitzuaren aholkularitza eta laguntza jaso nahi dutenek 944 034 850 telefono zenbakira deitu beharko dute 08: 00etatik 14:30era, edo hezkuntza@laudio.eus edo gazteria@laudio.eus helbideetara idatzi, izena eta harremanetarako telefonoa gehituta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide