San Prudentzio eta Gardea auzoko Santa Kruz jaiak bertan behera utzi ondoren, koronabirusaren hedapenaren ondorioz, eta bizilagunen osasuna bermatzeko bermerik ez dagoenez, Udalak Santa Luziaren omenez Laudion egiten diren ekitaldiak, bertan behera utzi ditu. Aurtengo kasuan, maiatzaren 23, 24 eta 25erako aurreikusi ziren.
Tradizioz, egun hau ospatzeko, erromeria egiten da Santa Luzia ermitaraino. Udalerriarentzat balio handia duen kokagune horren inguruan hainbat jarduera egiten dira, hala nola mendiko bizikleta-martxak, Burdin Hesi historikoan zeharreko ibilbideak, herri-kirolak eta haurrentzako lasterketak edo jolasak, ikuskizunarekin eta txokolatadarekin.