Udalak "Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren" esparruan terraza jartzeko baimenen berri ematen du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko mai. 2a, 07:00

Data zehatza ezagutzen ez den arren, maiatzaren 11tik aurrera irekitzea baimentzen den fasea hastea espero da, aurreko urteetan udal-lizentziaren arabera baimendutako mahaien %30eko mugarekin eta distantziak ziurtatuz. Ander Larrinaga: "Ohikoa baino leku gehiago okupatzen utziko dugu, mahaien arteko distantzia konpentsatzeko, erabilera horrengatik gehiago kobratu gabe. Eskaera egin behar da eta ebatziko dugu".

Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Plana jasotzen duen araua BOEn argitaratu bitartean, eta Ministroen Kontseiluak 2020ko apirilaren 28an argitara emandako dokumentuan oinarrituta, terrazarako guneak erabili nahi dituzten ostalaritza-lokalei gomendatzen zaie baimen-eskaera ahal bezain laster egitea, izapideak bizkortzeko.

Ez dakigu zein egunetan sartu ahal izango den Araba fase bakoitzean, baina litekeena da maiatzaren 11n hastea I. fasea, non honako hau egin ahal izango den: "Terrazak irekitzea: aurreko urteetan baimendutako mahaien %30era mugatuko da, udal-lizentzian oinarrituta, distantziak ziurtatuz. Mahai-kopuru handiagoa izan lezakete udalak espazio erabilgarri gehiago baimentzen badu, mahai/azalera proportzioa% 30 errespetatuz eta bide publikoaren zati berean oinezkoentzako espazioa proportzioan handituz".

II. fasean (15 eguneko iraupena, gutxienez) I. fasean Terrazetarako ezarritako mugak mantenduko dira (%30). Eta III. fasean, udal-lizentziaren arabera aurreko urteetan baimendutako mahaien %50era mugatuko da. Mahai gehiago eduki ahal izango lituzkete, baldin eta udalak leku gehiago uzten badu, %50eko mahai/azalera proportzioa errespetatuz. Fase bakoitzaren iraupena gutxienez 15 egunekoa izango da; beraz, I. fasearen eta III. fasearen artean gutxienez 4 aste igaroko dira.

Udal-indikazioak
Ander Larrinaga Antolakuntza Publikoko eta Zerbitzu Orokorretako zinegotziak azaldu duenez, "Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren ildotik, udalak jakinarazten du indarreko terraza baimena duten lokalek edukia egokitu beharko dutela Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planean jasotakora edo, hala badagokio, une bakoitzean BOEn argitaratzen denera".

Hau da, baimendutako azaleraren erabilera mantenduz, baimen-mahaien kopurua %30era murriztu beharko dute I. eta II. faseetan, eta %50era III. fasean. "Okupatutako azalera handitu nahi badute, ahalik eta mahai eta aulki gehien jartzeko, eta hori onartzen den araudiaren arabera posible bada (bereziki, oinezkoen mugikortasuna ez oztopatzea kontuan hartuta), terraza jartzeko baimena aldatzeko eskatu beharko dute, eta horrek ez du inola ere ekarriko bide publikoa okupatzeagatiko tasaren zenbateko handiagoa ordaindu behar izatea. Ondoren, Hiri Garapen Zerbitzuak Eskaera egin eta ebatziko du" adierazi du zinegotziak. 

Terrazarako baimenik ez duten lokalei dagokienez, terrazarako baimena eskatu beharko dute, instalatu aurretik, fase bakoitzerako eskatutako mahai, aulki eta azalera kopuruarekin.

Hau da, espazioa okupatzeko eskatu beharko da, bai eta normaltasunez eskatu nahiko lituzketen mahai eta aulkien kopurua eta I. eta II. Faseen %30era eta III. Fasearen %50era egokitzea ere.

Terrazarako baimen-eskaera berriarekin eta indarreko baimena aldatzeko eskaerarekin batera aurkeztuko diren dokumentuak honako hauek dira: eskaera-inprimakia; fase bakoitzean hartu nahi den espazioaren krokis mugatu bat (I. eta II. faseak, III. fasea eta normaltasuna), non elementu hauek agertuko baitira: oinezkoentzako ibilbideak, ostalaritza-lokalaren fatxada, alboko lokalaren fatxada (instalazioak eragiten badio), Horiek, aipatutakoen neurriak adierazita. Fase bakoitzean zenbat mahai eta aulki jarri nahi diren ere jakinaraziko da (I. eta II. faseak, III. fasea eta normaltasuna).

"Eskatutako espazioak lokalaren fatxada gainditzen badu, alboko fatxadaren titularraren erabakia erantsi beharko da, eta espazio horretan dauden mahaien eta aulkien kopurua zehaztu beharko da, baita baimena eskatzen den aldia ere", amaitu du Ander Larrinaga Antolakuntza Publiko eta Zerbitzu Orokorretako zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide