Udalak terraza jartzeko baimenak, Gobernu zentralaren azken erabakien ondoren, egokitu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko mai. 5a, 06:00

Terrazen gehieneko okupazioa %50era handitu dute. / Aiaraldea.eus

Terrazen gehieneko okupazioa %50era handitu da 1. fasetik, establezimenduek edukieraren %30 irekitzeko adierazi zituzten zailtasunen ondorioz. 

Espainiako Gobernuak jatetxe eta tabernetako terrazetan %30eko okupazioa baimentzeko erabakia zuzendu du. Azkenik, establezimenduek pertsianak ireki ahal izango dituzte edukieraren erdia hartzeko, hau da, %50. Neurri hori maiatzaren 11n jarriko da martxan, deseskaladaren 1. fasea iristean.

Indarreko terraza-baimena duten lokalek edukia egokitu beharko dute beren baimenera, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planean jasotakora edo, hala badagokio, BOEn unean-unean argitaratzen denera.

Terrazarako baimenik ez duten lokalei dagokienez, terrazarako baimena eskatu beharko dute, instalatu aurretik, fase bakoitzerako eskatutako mahai, aulki eta azalera kopuruarekin.

Terrazarako baimen-eskaera berriarekin eta indarreko baimena aldatzeko eskaerarekin batera aurkeztuko diren dokumentuak honako hauek dira: eskaera-inprimakia; fase bakoitzean hartu nahi den espazioaren krokis mugatu bat (I. eta II. faseak, III. fasea eta normaltasuna), non elementu hauek agertuko baitira: oinezkoentzako ibilbideak, ostalaritza-lokalaren fatxada, alboko lokalaren fatxada (instalazioak eragiten badio), Horiek, aipatutakoen neurriak adierazita. 

Eskatutako espazioak lokalaren fatxada gainditzen badu, alboko fatxadaren titularraren erabakia erantsi beharko da, eta espazio horretan dauden mahaien eta aulkien kopurua zehaztu beharko da, baimena eskatzen den aldiaz gain.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide