Udalak, Eusko Jaurlaritzaren jarraibideen jarraituz, gaur ez du udal liburutegia irekiko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko mai. 11a, 07:00

Ireki eta zerbitzatu ahal denean, behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko da, liburuen eta ikus-entzunezko materialaren itzulketak eta maileguak egin ahal izateko.

Gaur, astelehena, Lamuzako udal liburutegia zabaldu behar zen berriro, liburuak eta ikus-entzunezko materiala itzuli eta maileguan hartu ahal izateko, 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:30era.

Baina gaur, maiatzak 11, (astelehena), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 4. artikuluan argitaratutako neurriak betez. Kulturari dagokionez, liburutegiak, museoak, lokalak eta kultura-ekitaldiak eta -ikuskizunak egiten diren establezimenduak itxita egongo dira.

Hori dela eta, Udalak Lehendakaritzaren agindu horri heltzen dio eta Lamuzako liburutegia itxita mantenduko du, besteak beste liburuak eta ikus-entzunezko materiala itzultzea eta mailegatzea posible izan arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide