Hau da Ander Añibarrok idatzitako gutuna:
"Ostalari agurgarria:
Gogorarazi nahi dizugu arduratsua izan behar dugula COVID-19ren ondorengo normaltasun berrirako trantsizio-prozesuan. Gauden 1. fase honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da kontziente izatea segurtasun-neurriak muturreraino eramanda soilik gainditu ahal izango dugula egoera hau.
Horregatik, fase honetan kontuan hartu beharreko zenbait alderdi azpimarratu nahi ditugu, pilaketak saihesteko eta indarrean dagoen araudia betetzen dela ziurtatzeko:
• Terrazan baino ezin da kontsumitu. Hori dela eta, ezin da lokalaren barruan kontsumitu, ezta bide publikoan ere, lokaleko mahai eta aulki batean ez bada.
• Terrazak Laudioko Udalaren baimena behar du.
• Terrazako mahaien eta aulkien banaketa bat etorri beharko da Laudioko Udalak baimendutako krokisarekin.
• Uneoro mantendu beharko da mahaien arteko 2 metroko gutxieneko distantzia (aulkien bizkarraldeen artean zenbatuta), eta pertsonen arteko segurtasun-tartea ere errespetatu beharko da.
• Mahai edo mahai multzo bakoitzeko gehieneko okupazioa 10 pertsonakoa izango da.
Gogorarazten dizugu ostalariaren erantzukizuna dela higiene- eta segurtasun-baldintza horiek eta gainerako baldintzak betetzea eta betearaztea. Hori dela eta, eta Laudioko auzotar guztien segurtasunerakoa, Laudioko Udalak, bere eskumenen barruan, neurri horiek betetzen direla zainduko du, eta bere zehatzeko ahalmena baliatuko du egokitzat jotzen denean.
Eskerrik asko laguntzeagatik."