Hemen lehenengo perla feminista:
"Covid-19 garaian urruntze fisikoak ez du “isolamendu soziala” esan nahi. Gaur, inoiz baino gehiago, elkarren laguntza behar dugu. Sarea tokian tokikotik ehuntzea; izan ere, zerbait ikasi badugu, hori bada elkarrekiko dependenteak garela. Besteak gabe ezin gara iraun, ezta eutsi ere. Horregatik, pentsatu dugu astero “Perla feministak” partekatuta laguntzea. Partekatu nahi dugun lehenengo perla feminista egoera honetan senti ditzakegun emozioei buruzkoa da:
Arnasa hartu, arnasa hartu eta arnasa hartu. Inork ez dizu debekatu sentitzea. Beraz, senti ezazu. Ez itxi sentitzen duzun horretan, edozein emozio senti dezakezu. Ez ihes egin horiei. Emozioek kezkatzen gaituena identifikatzeko balio digute. Egungo egoeran normala da beldurra, larritasuna edo tristura sentitzea.
Emozioek arreta kontzentratzen dute nork bere buruarengan. Indibidualean eta kolektiboan, botere handia dute gu ohartzen laguntzeko, gure artean distantziak izan arren, sentimendu asko partekatzen ditugula.
Idatzi, pentsatu edo esan ozenki zentzuk diren zure beldur handienak. Beldurra sentitzea normala da, baina ez diogu geure buruari horietan harrapatzen utzi behar eta izura edo ikarara eraman gaitzan. Identifikatu eta zehaztu beldur bakoitza. Beldur zehatz bakoitzari aurre egin estrategia-aukera batekin aurre egin, betiere jakinaren gainean izanik dena ez dagoela zure eskuetan. Ea zer egin dezakezun zalantzarik baduzu, kontsultatu hemen:
Berdintasun zerbitzua 944 034 850 telefono zenbakian. Astelehenetik ostiralera (8:00-15:00).
Indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko zerbitzua 900 840 111 zenbakian (24 ordu).
Larrialdiak 112 (24 ordu)."