Arabako Foru Aldundiak energia berriztagarria sortzeko eta kudeatzeko tokiko kooperatibak sortzeko Ekiola Araba tresnari buruzko informazio-saioa egingo du Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2022ko api. 4a, 14:21
Argazkia: Arabako Foru Aldundia

Ekimen horri esker, energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko instalazioen proiektuak bideratu ahal izango dira.

Aiaraldeko biztanleek Ekiola Araba kooperatiba-proiektuan parte hartzeko aukera izango dute apirilaren 4an, Arabako Foru Aldundiak Laudioko Kultur Etxean egingo duen informazio-saioaren bidez. Ekimena energia berriztagarria sortzeko eta kudeatzeko tokiko kooperatibak sortzeko tresna da. Beste era batera esanda, bizilagunek eurek hartuko dute parte eguzki-energia sortzen eta kudeatzen, euren hornidurarako, eguzki-parke txikien bidez.

Herritarrak energia sortzeko eta kudeatzeko ahalduntzea dira Euskadi osoan abian jarritako proiektuaren bi zutabeak. Tokiko kooperatiben eredupeko komunitate energetikoek 0 kilometroko energia garbia sortuko dute, sistema elektrikoaren barruan jardungo dute eta, hala nahi badute, tokiko administrazioekin eta hurbilekoekin (udalak eta administrazio-batzarrak) batera arituko dira. Agurain, Amurrio, Arraia-Maeztu, Kuartango eta Zigoitia udalerrietan azpiegitura fotovoltaikoak eraikitzea aurreikusi da, 0 kilometroan energia berriztagarria modu banatuan sortzeko.

Energiaren Euskal Erakundearen eta Mondragon Korporazioaren barruan dagoen KREAN ingeniaritza-enpresa sustatzailearen arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da Ekiola Araba. Ekimen horri esker, energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko instalazioen proiektuak bideratu ahal izango dira.

Ekiola Arabari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi dutenek apirilaren 4ko (astelehena) informazio-saiora joateko aukera izango dute. Saioa 19:00etan izango da Laudioko Kultur Etxeko Arraño Aretoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide