Laudioko Udalak amiantoa kenduko du Lamuza kiroldegiko harmailetan dauden 6 bankuetatik. Osalanen aholkuei jarraituz, Eusko Jaurlaritzako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea, lehenengo urrats gisa eserlekuak kapsulatu egin dira, behin betiko erretiratzea kontratatu bitartean.
Igerilekuetako emakumezkoen eta gizonezkoen aldagela komunetan kaltetuta dauden beste hiru bankuei dagokienez, Udalak ordeztuko ditu instalazioen osasun-segurtasuna ziurtatzeko eta berriz irekitzeko.