Azaroaren 11n, Jon Agirrebengoa Barturenek, orain arte Deustuko Udaltzain-etxeko buru zenak, beteko du urriaren 25ean ALHAOn argitaratu zen Laudioko Udaleko Herritarren Segurtasunerako arduradun lanpostua.
Agirrebengoak ibilbide profesional luzea du Bilboko Udaltzaingoan, eta bertan garatu du bere ibilbide profesionala, Deustuko auzo-ikuskaritzako ofizial-burua izatera iritsita. Izan ere, lanpostu horretatik etorriko da Laudioko Udalera.