Gobernantza Feministako zerbitzuak lehia askeko dirulaguntzen deialdia abiarazi du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025eko irailaren 1a

Udaleko ordezkariak, jardunaldi feministen aurkezpenean.

Deialdi honekin Udalak 28.500 euro bideratuko ditu norgehiagoka araubidean, irabazi-asmorik gabeko erakunde zein elkarteek programak edota jarduerak antolatu, bideratu eta gauzatu ditzaten.

Laudioko Udaleko Gobernantza Feministako zerbitzuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jarduera garatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteei zuzendutako lehia askeko dirulaguntzak abiarazi ditu.

Eskabideak Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dira gaurtik, abuztuak 28, eta irailaren 24ra arte. Nobedade gisa, aurten eredu batzuk prestatu dira eskabidearekin batera aurkezteko, tramitea errazteko asmoz.

Aurten, Gobernantza Feministaren arloko deialdiak 28.500 euro bideratuko ditu norgehiagoka araubidean, irabazi-asmorik gabeko erakunde zein elkarteek programak edota jarduerak antolatu, bideratu eta gauzatu ditzaten. Diruz lagundu daitezkeen gastuak materialak, joan-etorriak, difusioa, aditu edo irakasleen kontratazioa eta jarduerarekin zuzenean lotutako bestelako kostuak izango dira.

Aldiz, ez dira ordainduko eskatzaileen dietak, opariak, ordezkaritza-gastuak edo jende guztiarentzat irisgarriak ez diren ekintzak. Parte hartu ahal izango dute Laudion egoitza edo jarduera duten eta berdintasunaren inguruko esperientzia, helburu edo prestakuntza egiaztatzen duten elkarteek. 

Eskabideak Udalaren egoitza elektronikoaren bidez izapidetu daitezke. Interesdun guztiek deialdian parte hartzeko behar duten informazio guztia udal webgunean aurki ditzakete eta baita ere Gobernantza Feministako zerbitzuan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide