IRITZIA

Aukeren leiho berria: 501 botoren indarra

Amurrioko PSE-EEko kideak. / PSE-EE

Udal, foru eta estatu hauteskundeak izan dira nagusi 2023an politika esparruan. 

Herri mailan, Amurrioko PSE-EEk jaso dituen botoek balio izan dute aukeren leiho bat irekitzeko, eta gobernu talde berria aktore bakarrera mugatuta ez egotea erraztu dute. Hala ere, gai batzuk ezin ditugu aldatu: jarrerak, publizitate-kanpainak, oposizioko talde politiko bakarrak udal-eraketaren hasieratik daraman praktika politiko baxua.

Hitza neurriz kanpo eta oldarkor erabiltzeak ez darama ezertara. Gizartea txundituta dago informazioen ur-jauzien aurrean, albiste faltsuekin nahasita, informatzeko eta erabakiak hartzeko benetan baliagarriak diren mezuak lausotzen baitituzte.

Gai garrantzitsuak ditugu kudeatzeko, itxaropenez betetako Amurrio baten lan egiteko. Agian aukera ona izan daiteke argudioen hutsalkeriarekin eta haserrealdi desegokiekin amaitzeko, eta eztabaida arrazionaltasunaren eta zuhurtziaren bideetatik bideratzen saiatzeko.

Horregatik, sozialismoan konfiantza jarri zuten 501 boto horiek beti egongo dira bideratuak Amurrio inklusiboagoa, gardenagoa, berdinzaleagoa, sozialagoa, pertsonetan oinarritutakoa eta pertsonentzat eginikoa eraikitzera, gaur egun Amurrion bizi garen 10.000 biztanle baino gehiagorentzat, eta ez bakarrik ezetza ezetzagatik ordezkatzen duen alderdiarengan konfiantza duten 1.847entzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide