Musika nahasketa teknikak eta ordenagilu bidezko nahasketak landuko dira Orozko, Arakaldo eta Urduñan urriaren 8tik aurrera egingo diren ikastaroetan.
Soinu Talka gazteei zuzendutako musika tailerra da, tailer hauetan gaur egungo teknika musikalak ezagutuko dira. Proiektua biribiltzeko eta ikasitakoa gizarteratzeko Soinu-Talka Topaketa ospatuko da Etxebarrin, gainera sortutako esperientziak eta materiala sarearen bidez elkarbanatuko da hortarako sortuko den plataformaren bidez.
Soinu- Talka musika, sormena, ezagutzak partekatzeko eta adierazpide artistiko tresna berriak ikasteko proposamena da.
Izena emateko epea urriaren 4ra arte egongo da zabalik. Urriaren 8-15-22-29an eta Azaroren 5-12-19an izango dira ikastaroak eta lehen unean 10 euro ordaindu beharko dituzten arren, sei klasetara joanez gero eta azken ekitaldian parte hartzen badute, kopurua itzuli egingo zaie. Plazak mugatuak izango dira.
Informazio gehiagorako, Monika 695 79 00 08