[IRITZIA] Marotozaleak

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin   Jendartea  Laudio

[IRITZIA] Marotozaleak

Enplegu-Zentroa zabaldu dute udalak eta Lanbidek Induma Informazio Bulegoan

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin   Ekonomia  Orozko

Enplegu-Zentroa zabaldu dute udalak eta Lanbidek Induma Informazio Bulegoan

Orozkoko Udalak eta Lanbidek elkarlanean abiatu dute Enplegu-Zentroa herrian.

Ostiralero, 09:00etatik 13:00ak arte zabalik dago, Zubieta kaleko 16. zenbakian dagoen Induma Informazio Bulegoan.

Nerbioi Ibaizabal eskualdeak III. Ideia Lehiaketa abiatu du gazteek enpresak sor ditzaten

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin   Ekonomia  Orozko

Nerbioi Ibaizabal eskualdeak III. Ideia Lehiaketa abiatu du gazteek enpresak sor ditzaten

Emprendethea” izenarekin abiatu dute hirugarren aldiz gazteentzako ideien lehiaketa. Nerbioi Ibaizabal eskualdeko gazteei zuzendua dago, Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao eta Zaratamo udalerrien babesarekin.

Ekintzailetzarako kultura sustatzea du helburu programa horrek, enpresa-proiektuen sorrera bultzatzea alegia, gerora, enpresa-haztegitan izan sartu ahal izateko.

Sahararen aldeko jaki bilketa Orozkon, gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin   Jendartea  Orozko

Sahararen aldeko jaki bilketa Orozkon, gaur eta bihar

Sahararen aldeko XII. Euskal Karabana antolatuko da aurten eta, duela urte batzuk egiten hasi zen bezala, Orozkok jaki bilketa jarri du martxan karabana hori hornitzeari begira. Aurtengo leloa “Piztu itxaropena” izango da. Karabanarako behar dituzten elikagaiak hauek dira: arroza, lekaleak, pastak, sardinak oliotan, azukrea, hegaluzea oliotan eta konpresak.

Emantzipazioaren inguruko eztabaidarekin amaituko dute "Non dago giltza?" kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin   Jendartea  Orozko

Emantzipazioaren inguruko eztabaidarekin amaituko dute "Non dago giltza?" kanpaina

Urte osoan “Aiaraldean lan, bizi eta ikasi” plataformak eskualdeko gazteak batu ditu lan eskubideak, bizi baldintzak eta ikasteko aukeren kontrako zapalkuntzaren borrokan, helburu zehatz batekin; alternatiba errealak sortzeko asmoz.

Orozkon emantzipazioaren gaia ardatz hartuta, hilabeteak eman dituzte arreta kanpaina gauzatzen, “Non dago giltza?” deitutako dinamikaren barruan gora egin duten zenbaki zerrenda kaleratu dute, herritarrak Orozkon dauden etxe huts mordoaz jabetzeko.

Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariak Orozkon arituko dira ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin   Kultura  Orozko

Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariak Orozkon arituko dira ostiralean

Berbaz kultura elkartea da bertso afariaren antolatzailea. Aurtengoa 9. bertso afaria da eta Euskal Herrian puntakoak diren bertsolariak ekarriko dituzte berriro ere; Jon Maia eta Amets Arzallus txapelduna, alegia.

Aurreko edizioetan egondako bertsolariak dira, beraz, ezagutzen dute Orozkoko eskolan sortzen den giroa. Sarrerak Induman salgai daude dagoeneko 25 eurotan eta bertso afaria 21:00etan hasiko da.

2016ko aurrekontuetan parte hartzeko deialdia zabaldu du gobernu taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin  Orozko

2016ko aurrekontuetan parte hartzeko deialdia zabaldu du gobernu taldeak

Aurreko legealdian bezala, Orozkoko Udaleko Gobernu Taldeak, 2016. urterako aurrekontuak osatzeko herritarren proposamenak jaso nahi ditu. Alkatetzak adierazi duenez, udalaren dirua zertan inbertituko den erabakitzerako orduan ahal beste herritarrek parte hartzeak garrantzi handia du.

Urrian auzoetako batzarretarako deialdiak egingo dituzte eta parte hartzen duten herritarrek euren proposamen indibidualak edo auzokoak aurkezteko aukera izango dute.