Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, Neiker, ponentziak emateaz arduratuko da.
Ostiral honetan eta hurrengoan, irailak 20 eta 27, izango dira jardunaldiak Orozkoko museoan arratsaldeko zazpietan.
Itxina abeltzainen elkarteak, Gorbeialdek eta Orozkoko Udalak antolatu dituzte jardunaldiak eta bi ponentzia ezberdin izango dira. Lehenengoa, gaur bertan emango dena, “Larreen ingurumena ikerketen garrantzia abeltzain kudeaketan” gaia jorratuko da Neiker-ko ikertzaile den Isabel Albizu eta bere taldearen eskutik.
Euskal nekazal esparrua, Euskal Autonomi Erkidegoko %90 hartzen du, bere nekazal errealitatea markatu du, leku menditsuetan oinarritua. Jasangarritasuna, bai sistema naturalena eta bai gizakiak ekoiztuak, gaurkotasun handiko gaiak dira. Gero eta gehiago, gizarteak eta nola ez nekazariek, estrategiak markatu beharko dituzte jasangarritasuna bermatzeko eta berriztagarriak ez diren baliabideak ez agortzeko.
Beste alde batetik, hurrengo ostiralean, Gontzal Mendibil kantautoreak “Gorbeia kantu kontari” proiektuari buruz hitz eta abestu egingo du.