Orozkoko Transfrior enpresak 14 langile ditu eta plantilla osoa bere lanpostua galtzeko arriskuan dago. Orain arte Transfrior-eko langileek Artiach enpresa lehengaiez hornitu dute eta ekoizten diren galletak bildu, gorde eta kamioietan sartzeaz arduratu dira. Beraien esanetan “ez dago kexarik gure lanaz ez Transfrior-en aldetik, ez Artiach-en aldetik”.
Transfrior-eko langileak prest daude hitz egiteko eta orain duten lanaz arduratuko den enpresa berrian birkokatzeari buruz eztabaidatzeko ere. Haien esanetan onartezina da beharginen kaleratzea beste langile batzuk haien lekuetan ipintzeko: "Halabeharrez gure lanpostuari eutsi behar diogu, horregatik hasiko dugu greba mguagabea”.
Langileen asmoa arazoa ahalik eta azkarren konpontzea da, eta horretarako eskatu dute egoera honekin zerikusia duten alderdi guztiak tartean sartzeko.