Orozkoko Santa Marina baseliza eta aterpetxea auzolanean konpontzea erabaki zuen udalak duela hilabete batzuk. Josu San Pedro alkateak azaldu zuenez, duela 30 urte bezala egingo dute. "Udal guztiak diru barik gaude, baina posible da proiektu batzuk aurrera eramatea denak batera".
Obrak abian jarri ahal izateko udalak batzarrak antolatu, dirulaguntzak eskatu... eta hainbat lan egingo ditu. Momentuz hurrengo bilera maiatzaren 13an izango da, arratsaldeko 19:30ean, kultur etxean.
Eta bileretaz aparte, dirulaguntzak dauden ala ez jakin arte, udalak diru-kontua jarri du herritarren eskura edonork lagundu ahal izateko.
La Caixa: 2100 4592 68 0100128707 "Santa Marina"
Josu San Pedro, orozkoko alkateak, duela aste batzuk gogoratu zuen bezala, ekimena herritarrek abiatu dute: "Ez dugu jarri nahi udalaren ezkutua, jendea ez da ausartzen pausoa ematera baina herritarrak dira protagonista".