Julian Iantzi, El conquistador del fin del mundo telebista saioko aurkezle ospetsuak hitzaldia emango du Orozkoko Donibane Aretoan. Ekitaldia EAJk antolatu du. "Euskaraz konkistatu ninduen... konkista dezagun gure hizkuntza" da hitzaldiaren izenburua eta aste honetan izango da; apirilaren 26an 19:30ean.
Telebistako langileak zazpi urte zituela, euskaraz eta ingelesez baino ez zuen hitz egiten. Espainian frankismoak gogor eraso zion euskarari. Garai hartako debekuek piztuko zioten gaur egungo euskal zaletasuna. Horrexek motibaturik, Mintzapraktika programaren partaide da eta euskararen aldeko hainbat hitzaldi eman ditu Euskal Herriko toki askotan.