Aurtengo neguan egon diren elurte, haize bolada eta euriteengatik, Orozkoko udalak 200.000 euroko dirulaguntzak eskatu behar izan dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari.
Josu San Pedro Orozkoko alkateak adierazi du Aldundiak hilabete baten buruan, gehienez, erantzungo duela diru-laguntzen eskaerari.
Otsailaren hasieran alertak ugaritzen hasi ziren euria eta haizeagatik; eta aste batzuk geroago elurrak egoera areagotu zuen. Lur-jauziek eragindako kalteak Goraitze, Denderiarte, Arbaiza, Udiaga, Meaza eta Garigortako bide eta errepideak kaltetu zituen. Zulo asko agertu ziren ere Epaltze, San Martin, Aspegorta, Ugalde eta Garigortako errepideetan. Gainera lur-jauziek tutu asko apurtu zituzten eta hainbat auzotar ur gabe geratu ziren. Era berean, zuhaitzen erorketak errepideak moztu eta elektrizitate-linea asko apurtu zituen Zaloa, Garigorta, Aspegorta, Gallartu, Urrejola, Arbaizarte, Arrugaeta eta Azkarai auzoetan.