Orozkoko udal osoko bilkurak guztien adostasunarekin erabaki du eskumeneko erakundeen aurrean kudeatzea orozkoarrak sari-sistema baten barruan sartzeko aukera izatea AP-68aren ohiko erabilpenagatik. Ekimenak EAJk aurkeztutako mozio batetik habiatu da.
Haien esanetan, aipatzen zuten “gure herriak garraio publikoetan dituen gabeziek, Gasteiz edo Bilbora joan-etorrietan automobila hartzera behartzen gaituzte lanera edo ikastera joateko”.
EAJri iraina iruditzen zaio araba edo errioxako bideak sari-sistema izatea duela urteak “eta gauza bera ez gertatzea bizkaitarrekin. Gainera aldundiak sariak ezartzeko interesa dauka, baina inpaktu ekonomikoa zenbatzea ezinezkoa da enpresa kudeatzaileak, Abasa, ez dituelako datuak erakuzten”.