Alaitz Aramendi Jaunarena orozkoarra beste hamar presoekin batera epaitua izango da hilabete honetan. Izan ere, orozkoarrak bost urte eman ditu espetxean epaiketa eman barik eta urtarrilean fratziako gobernuak makroepaiketa honi datak jarri zizkion, otsailaren 18an hasiko da eta martxoaren 15ean bukatutzat emango dute.
Epaiketak irauten duen denporan epaituekiko elkartasuna adierazteko asmoz, presoen senide eta lagunek autobusak antolatzen ari dira parisera gerturatzeko. Antolatzaileen helburua izango da, epaiketa luze honetan zehar egunero lagun eta senideen presentzia bermatzea, horretarako herri edo eskualde bakoitzak egun batean antolatuko du autobusa parisera joateko.