Erabiltzaile eta kontsumitzaile independenteen federazioak (FUCI), urtero “Bandera berde udalerri arduratsua” sariak banatzen ditu. Aurten, Amurrio eta Orozko sarituak izan dira besteak beste.
Amurrioko udaleko ingurumen sailak lau bandera berde lortu ditu herriarentzat lau maila ezberdinetan: “Hondakinak, garbitasuna eta lorezaintza” , “Ingurune-konpromisoa” , “Ingurune-heziketa eta herritarren parte-hartzea” eta “Kontsumo energetikoa eta kutsadura”.
Orozkok berriz, XII. lehiaketa honetan, sari bakarra irabazi du “Kontsumo energetikoa eta kutsadura” mailan. Saria jaso dute eskolan, polikiroldegian eta Hegoaldeko urbanizazioan jarritako biomasa berotze sistemari esker.