Udalak Gorbeia mendirako sarbidea urbanizatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin 2012ko abe. 24a, 10:00

Urigoiti auzoa da jardueraren eremua, Gorbeia mendirako sarbidea denez, han jende asko ibiltzen da beti gora eta behera. Horregatik, Orozkoko Udalak auzoa itxuraberritzea erabaki du, eta dagoeneko ekin die bertako inguruetan 3.428 m koadro urbanizatzeko lanei. Izan ere, zirkulazioa berrantolatuko dute, aparkaleku gehiago egin, saneamendu-sarea berritu eta gune degradatuak berreskuratuko dituzte.

Urigoiti auzoa da jardueraren eremua, Gorbeia mendirako sarbidea denez, han jende asko ibiltzen da beti gora eta behera. Horregatik, Orozkoko Udalak auzoa itxuraberritzea erabaki du, eta dagoeneko ekin die bertako inguruetan 3.428 m koadro urbanizatzeko lanei. Izan ere, zirkulazioa berrantolatuko dute, aparkaleku gehiago egin, saneamendu-sarea berritu eta gune degradatuak berreskuratuko dituzte.

Horrela ba, aparkaleku gehiago egingo dira eliza eta iturri inguruan, eta zirkulazioa berrantolatuko dute. «Saneamendu-sareari dagokionez, putzu-septikoa ere aldatuko dugu, oraingoa hondatua dago eta», adierazi digu Josu San Pedro alkateak.

Jarduera biribiltzeko, Udalbatzak elizatik hurbil dauden gune degradatuak berreskuratuko ditu, eta hurbil dagoen parterre bat ere bai. «Haietan, zorua hobetuko dugu eta hondakinak biltzeko edukiontziak ipiniko ditugu, aisiarako eremu berria sortuz», azaldu digu San Pedrok. Parterrea, berriz, harlauzez zolatu eta plaza bihurtuko dute. Eta horren guztiaren osagarri, bankuak eta beste hiri-altzari batzuk jarriko dituzte.

Guztira 145.685 euro inbertituko dira, eta otsailaren amaierarako bukatua egongo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide