Duela urtebete “Gazte Lokala” proiektua aurkeztu zion Gazte Asanbladak udalari. Hilabete erantzunaren zain egon ondoren, udalak kasurik egiten ez zuela ikusita, 15 urte baino gehiago hutsik zirauen Landazuri etxea okupatu zuten.
9 lagun sartu ziren eraikinera, handik ordu gutxira Ertzaintzak banan banan irtenarazi eta identifikatu egin zituen. Gazte Asanbladaren helburua, herrian lokal publiko eta autogestionatu bat sortzea zen.
Udalak salaketa jarri zuen eta 9 gaztek inputatuak izan ziren, bederatziei ondasun higiezinaren usurpatzea egotzi zieten. Gazteek epaiketaren zain daude, bakoitzak 2.809 euroko isunarekin. Guztion artean 25.281 euro ordaintzera behartuak daude.
Gazteok adierazi dute Amurrion lokal autogestionatu bat beharrezkoa dela, eta hasitako bidea bukatuko dutela.