Abian da Gabon Postalen lehiaketa umeentzat

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin 2012ko abe. 4a, 09:45

Gabon postalen lehiaketan izena emateko epea zabaldu du Indumak. 5 urtetik 12 urtera arteko haurrek parte har dezaten. Umeek abenduaren 22an eta 23an egingo dituzte Gabon txartelak Gaztetxokoan.

Bi kategoria egongo dira:

Batetik, 5-7 urte biartekoak, 11:00etatik 13:30era euren lanak prestatzen jardungo direnak.

Eta bestetik, 8-12 urte bitartekoak, larunbatean 17:00etatik 21:00etara eta igandean 17:00etatik 19:00etara arituko direnak.

Gabon postalen lehiaketan izena emateko epea zabaldu du Indumak. 5 urtetik 12 urtera arteko haurrek parte har dezaten. Umeek abenduaren 22an eta 23an egingo dituzte Gabon txartelak Gaztetxokoan.

Bi kategoria egongo dira:

Batetik, 5-7 urte biartekoak, 11:00etatik 13:30era euren lanak prestatzen jardungo direnak.

Eta bestetik, 8-12 urte bitartekoak, larunbatean 17:00etatik 21:00etara eta igandean 17:00etatik 19:00etara arituko direnak.

Indumakoek gogorarazi digute komenigarria litzatekeela umeek arropa zaharrak eramatea, margoekin erraz zikindu daitezkeelako, eta izena emateko fitxak dagoeneko ikastetxeetara bidali dituztela.

Sari gisa, bi postal irabazleen erreprodukzio erraldoiak Zubiaur plazan ipiniko dituzte, abenduaren 26an, 10:00etatik 14:00etara. Beste lan guztiak Orozkoko Museoan ikusgai egongo dira abenduaren 27tik urtarrilaren 7ra arte.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena emateko fitxa eskatu beharko dute Indumaren bulegoan (Zubieta kalea, 16), eta behin datu guztiak beteta, bulego berean entregatu beharko dute hilaren 10a baino lehen, honako ordutegian:

Astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 20:00etara; eta ostiraletan, 09:00etatik 13:00etara. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide