IRITZIA

Abuztuak 15. Eraso matxista

Erabiltzailearen aurpegia Maider Urtaran Laresgoiti (Laudioko Mugimendu Feministako kideen izenean) 2023ko abu. 16a, 12:47

King Africak atzo eskaini zuen kontzertua Laudioko Jaietan. / Aiaraldea.eus

Jai giroan denak balio duela ematen du. Eta ez. Horrelako jarrera matxistek berehalako erantzun bat beharko lukete. Hor geunden askoren eraso direlako, eta horrelakoak babesteak gizarte matxista elikatzen jarraitu besterik ez duelako egiten. Oraindik asko dago egiteko atzokoa ikusi eta gero.

Ez dakit zu konturatu zinen, ni bai. Eta ziur naiz bat baino gehiago izan ginela handik amorruz atera ginenak. “Una mano a la cabeza, una mano a la cabeza” jaso zenituzten askok. Nik bai eraman nituela eskuak burura. Nola da posible hain modu garbian biolentzia matxista darabilen persona bati horrelako harrera egitea gure herrian? 

Emakumeak panpinak bailiran tratatu zenituen; “mis reinas”. Eta gure gorputzak epaitzeko tartea izan zenuen, eszenatokira bakarrik “las mayores de 18 años, y las que están buenorras” igo zitezkeelako. “Ahí viene una rubia”; “la de vestido rosa”. 

Egia esan lotsa ematen dit horrelako jai giro bat nire herrian sortu dela pentsatzeak. Baina are lotsa gehiago ematen dit pentsatzeak horrelakoak esan zenituenean, behean txalotzen zegoen jendea nire herrikoa zela jakiteak. Bueno lotsa, edo nazka, edo pena. 

Jai giroan denak balio duela ematen du. 'King Africa' da. Ez naiz abestien letran sartzen, baina hain esplizituki horrelako jarrera matxistek berehalako erantzun bat beharko lukete. Hor geunden askoren eraso direlako, eta horrelakoak babesteak gizarte matxista elikatzen jarraitu besterik ez duelako egiten. Oraindik asko dago egiteko atzokoa ikusi eta gero. JAIAK ETA PLAZAK GUREAK ERE BADIRELAKO! JANTZI NAHI DUZUN BEZALA ETA SALATU HORRELAKO ERASO ORO! PORQUE ZU ERE BAZARELAKO EDER, IZAN RUBIA EDO MORENA!

Berak horrela bukatu zuen: “todos podríamos ser mejores cantantes, regulares… pero todos debemos el respeto a nuestro público”. Nik ez dut zure errespetua nahi eta behar, eskerrik asko”. Eta feministok ez zaitugu berriz gure espazioetan nahi. Itxi atea irtetean, mesedez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide