Iratxo Dantza Taldeak ikasturte berria hasiko du. Horretarako, Urriaren 17an hasiko dute ikastaroa Okondoko Kultur etxean, arratsaldeko 18:30etan. Urtero lez, aurten ere aurreko urteetan egindako bideari heldu eta jorratutako bide horren jarraipen bat egingo du dantza taldeak. Hau da, astean behin parte hartzaileak batuko dira eskolak jasotzeko eta egutegiko egun deigarri batzuetan ikasitako dantzak kalera aterako dituzte (Olentzero eguna, San Juan gaua, etab.). Orokorrean esanda, euskal dantzak (arin-arin, jota, etab.) ikasiko edo jorratuko dituzte eta urteko programazioa hiruhilabeteka banatuko dute. Lehen hiruhilabetea Olentzero egunaren prestaketan emango dute.
4 urtetik goragoko jendeari zuzendutako ikastaroa
Honako hau, dantza taldearen 5. urtea izango da. Antolatzaileak irrikitan daude ikasturteari heltzeko eta aurreko urteetako parte hartze alaia eta anitza berriz errepikatzea espero dute.