Kapulana bat zintzilik

2016/12/28 18:00

Donibane aretoa Orozko

Amaia Aseginolaza Pinedok hausnarketa txikiz eta galdera handiz josiriko kontakizun bat proposatu nahi du, Mozambikeko lurrazalaren historiatik hasita, emakumeen eskuetako azal zimurrak irakurtzeraino. Tarte horretan kooperazioaz, nekazaritzaz, haurtzaroaz edota hizkuntzaz arituko da Miren Amuriza, Eider Eibarren ilustrazioak lagun hartuta, bertsoz eta ipuinez, eta edozeinek bere gogoetak partekatzeko aukera izango du.

Kapulanak, Mozanbikeko emakumeen oihal koloretsuak dira; soineko moduan, haurrei lepoan eusteko, jana biltzeko edota etxeak apaintzeko baliatzen diztuzte. Edozer aurki daiteke zapi haundion estalpean. Emanaldi honetan Kapulana bat zabalduko du Miren Amurizak.

Emanaldi honetan, kapulana bat zabalduko dugu eta bertan gordetako kantu, kontu eta irudiak aterako. Mozanbikeko lurrazalaren historiatik hasita, emakumeen eskuetako azal zimurrak irakurtzeraino egingo dugu bidaia. Tarte horretan kooperazioaz, nekazaritzaz, haurtzaroaz edota hizkuntzaz arituko da Miren Amuriza, Eider Eibarren ilustrazioak lagun hartuta; hala bertsoz, nola ipuinez. Ez da abentura baten kronika izango, ezta Gobernuz Kanpoko Erakunde baten hitzaldia ere; hausnarketa txikiz eta galdera handiz josiriko kontakizuna baizik. Hala nahi duenarentzat, bere gogoetak eskegitzeko oihal zabala; horixe da “Kapulana bat zintzilik”.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko jaia egingo dute igandean, herri galdeketaren bigarren urteurrena omentzeko

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar   Politika

Erabakitzeko eskubidearen aldeko jaia egingo dute igandean, herri galdeketaren bigarren urteurrena omentzeko

Duela aste batzuk jakinarazi zuten bezala, azaroaren 6an (igandean) jaia egingo da Arrankudiaga-Zollon eginiko herri-galdeketaren bigarren urteurrena dela eta. Programa prestatzeko, ADOS plataformarentzat funtsezkoa den gauza bat hartu dute kontuan: parte-hartzea eta protagonismoa kontsultaren ardatz nagusiarengan, hau da, auzokideengan jartzea.

Jai arrotzei sua! Gazteok lanera.

2016/10/12 07:00

Arrankudiaga Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiagako Gazte Asanbladak auzolana burutuko du atontzen ari den gaztetxean. Hispanitatearen egun nazionalean eurak lanean jarduteko borondatea agertuko dute modu erreibindikatibo eta alaitsu batean. Horretarako, lehenik herriko plazatik "kazelorada" egingo da eta ondoren gaztetxera hurbilduko dira auzolana egiteko.

Asiako liztorraren aurkako neurriak hartzeko deia zabaldu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar   Jendartea

Asiako liztorraren aurkako neurriak hartzeko deia zabaldu du udalak

Azkenaldian ugaritu egin diren Asiako liztorren buruzko informazioa zabaldu du Arrankudiaga-Zolloko Udalak. Berez, erakundeak jakinarazi die herritarrei otsaila eta iraila bitartean erregina berriak habiaren barruan daudela.

Suhiltzaileek hiriguneetatik hurbil dauden habiak kenduko dituzte 112 telefonora dei eginez gero.

Traste zaharren bilketa zerbitzua abiatuko du ekainean udalak

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar   Jendartea

Traste zaharren bilketa zerbitzua abiatuko du ekainean udalak

Ekainaren 23an abiatuko du udalak etxeetako traste zaharrak -hondakin handiak, alegia- jasotzeko zerbitzua.

Izan ere, hil bakoitzeko laugarren ostegunean batuko dira eta bezperan atera beharko dira kalera. Etxeko traste zaharrak bakarrik bilduko dira, hau da, altzariak, koltxoiak, ispiluak, alfonbrak, lanparak, bizikletak... atera beharko dituzte herritarrek.

Ana Bejerano eta Edu Basterra

2016/06/03 18:00

Gizarte-Etxea Arrankudiaga-Zollo

Ana Bejerano eta Edu Basterra zuzenean ariko dira Arrankudiagako Gizarte Etxean.

Arrankudiaga-Zolloko Kanpamenduaren bilera

2016/05/13 17:30

Arrankudiaga-Zollo Arrankudiaga-Zollo

Gizarte-Etxean Arrankudiaga-Zolloko Kanpamenduak gurasoekin aurtengo lehen bilera izango da 

Untzuetako gazteluan Nafarroaren eguna ospatuko dute domekan

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar   Jendartea

Untzuetako gazteluan Nafarroaren eguna ospatuko dute domekan

Bi urte pasa dira jada 2014ko apirilaren 6an herritar talde batek Untzuetan hainbat ekitaldi antolatu eta mugarria jarri zuenetik. Bere helburua izan zen aldarrikatzea bertan egondako gaztelua Nafarroako Erresumari lotuta zegoela.

Hari beretik tiraka, domekan, apirilaren 24an, Untzuetako gazteluan Nafarroaren eguna ospatuko dute.

Herri bazkariarekin bukatuko da Eguna

Gizarte-Etxeak junta berria izango du eta Gazte Asanbladak kudeatuko du astean zehar

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar   Jendartea

Gizarte-Etxeak junta berria izango du eta Gazte Asanbladak kudeatuko du astean zehar

2015. urtea bukatzearekin batera, bost urtez Arrankudiaga-Zolloko Gizarte-Etxea auzo elkarteko aste barruko laguntzaile-arduraduna izandako Naiara Albizuak eta David Medierok euren ardura bukatutzat eman zuten.

Zollon jai giroa nagusituko da gaurdanik

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar   Kultura

Zollon jai giroa nagusituko da gaurdanik

Sanmartinak ospatuko dira Zollon, gaurdanik azaroaren 21era bitartean Ganekogortaren magalean. Gaur hasiko dute egitaraua -nahiz eta atzo txupinazoa bota zuten-, San Martin egunean bertan, eta ekintzez betetako asteburua antolatu ondoren, herri bazkariarekin emango diote bukaera jaiari.

Gaur hasiera

Gaur ekingo diote jaiari. San Martin eguna ospatuko dute eta 12:30etan hasiko diren aizkolariekin emango diote hasiera jaiari. Etxebarria aita-semeak ariko dira giroa alaitzen.