Ibaia biziberritzeko asmoz, auzolana egingo du Udaltalde Nerbioi-Ibaizabalek

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2013ko ira. 25a, 00:43

Flora exotiko inbaditzailea kentzeko auzolana deitu dute larunbatean Orozkon. Nerbio-Ibaizabal eskualdetako ibaietako ertzak hobetzeko proiektuaren barruan antolatu du Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek auzolana.

Egitasmoak baditu aurrekariak eta pasa den maiatzaren 4ean Arrankudiagan egin bezala, herritarren parte hartzea eskatuko du ekintzak. Egitasmoa 10 udalerritan eramaten ari da aurrera. Horietatik 4 Aiaraldean: Arakaldo, Arrankudiaga, Orozko eta Urduña.

Larunbatean, Orozkon

Aiaraldeko ibai ertzetako landaredia hobetzeko helburuarekin, hitzordua larunbatean 9:30ean Orozkoko Presatxu auzoan izango da (presaren ondoan). Asmo nagusia, inguru honetatik igarotzen den errekaren inguruko landare inbaditzaileak kentzea da. Horien artean daude Cortaderia selloana, Arundo donax, Buddleja davidii, besteak beste. Era honetan, paisaia naturalago bat sortea nahi dute, faunarentzako babeslekuak ugaritzea, bertako beste espezie batzuk berez hazten laguntzea eta ibaiertza babestu eta egonkortzea.

Flora exotiko inbaditzailea kentzeaz gain, inguruaren ezaugarriak eta balio naturalak ezagutuko dituzte. Baita espezie inbaditzaileek sortzen dituzten arriskuez mintzatuko dira ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide