Pasadan urteko ekitaldi arrakastatsua aurten ere errepikatu egingo da. Urriaren 13an (Igandea) izango da Arrankudiaga eta Zollo bitartean jokatuko den Trail lasterketa (goizeko 11:30etan) eta jadanik zabalik dago izena emateko epea kirolprobak webgunean. Pasadan urteko balorazio positiboaren ondoren, antolatzaileak (Arrankudiaga Zollo udala) gogotsu datoz aurten ere. Aurtengo lasterketa pasadan urtekoaren berdina izango da %90ean. Ibilbidea berdina izango da nagusi eta txikientzat. Lasterketak Zabale, Ustara, eta Armiña auzoak zeharkatuko ditu adibidez eta guztira 10,75 Km izango ditu asfalto bideak zein mendi pistak zeharkatuz. Ezberdintasun bakarrak: partaide kopuru max. handiagoa (250), aurten 5 euro eta kamiseta eta opari eta "Basahuntz Trail Zirkuitoa Nerbioi-Ibaizabal" barnean egongo dela, beste bi lasterketekin.
Informazio orokorra hemen eskuragarri: http://arrankudiagakokrosa.blogspot.com.es