Aurten ere odolosteak auzolanean egin dira

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2013ko abu. 18a, 14:00

Arrankudiaga-Zolloko jendea jaietan murgilduta dago. Egunak aurrera doaz eta Berakatz egunerako oso gutxi falta da, jaietako azken eguna izango dena. Egun honetan odolosteak jateko ohitura dago, txarribodak egiteko garaia ez izan arren. Aurten ere ohitura zaharra mantendu eta odolosteak gaueko protagonista nagusienetarikoak izango dira, berakatz soparekin batera.

Arrankudiaga-Zolloko jendea jaietan murgilduta dago. Egunak aurrera doaz eta Berakatz egunerako oso gutxi falta da, jaietako azken eguna izango dena. Egun honetan odolosteak jateko ohitura dago, txarribodak egiteko garaia ez izan arren. Aurten ere ohitura zaharra mantendu eta odolosteak gaueko protagonista nagusienetarikoak izango dira, berakatz soparekin batera.

Hori dela eta, aurten ere Gizarte Etxean odolosteak auzolanean egin dituzte. Abuztuaren 17an, goizean goizetik, gazte eta nagusiak, gizon eta emakumeak Gizarte Etxera hurbildu ziren jaki preziatu hau egiteko. Hala ere, lana ez da egun bakarrekoa izan. Aldez aurretik ere, Otsaila inguruan, kipula, porrua eta koipea prestatu zuten eta izozkailuan sartu. Osagai hauei piperbeltza, gatza, perrexila eta txerri odola gehitu zioten masa bat egiteko eta heste barruan sartu zuten gero egosteko.

Honenbestez, dagoeneko odolosteak prest daude eta jendea hauek jateko irrikaz. Hala ere, bihararte itxaron beharko dute irrikaz itxaroten daueden herritarrak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide