Abuztuaren 14 eta 19 bitartean Arrankudiagako Andra Mari jaiak ospatuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2013ko abu. 12a, 08:55

Abuztuaren 14 eta 19 bitartean Arrankudiagako Andra Mari 2013 jaiak ospatuko dira. Asteazkenean arratsaldeko 18:30ean txupinazoak emango dio hasiera jaiei, 6 egunez jai giroa eragiteko. Egun horretan bertan jaien kamisetak banatuko dira, marmitako eta tortila lehiaketak eta umeen mozorroak izango dira nagusi. 22:30k aldera, aldliz, dantzaldia DJ Mariskalekin izango da.

Abuztuaren 14 (Asteazkena) eta 19 (Astelehena) bitartean Arrankudiagako Andra Mari 2013 jaiak ospatuko dira. 14ean arratsaldeko 18:30etan, txupinazoak emango dio hasiera jaiei, 6 egunez jai giroa eragiteko. Egun horretan bertan, jaien kamisetak banatuko dira, marmitako eta tortila lehiaketak izango dira, umeen mozorroak izango dira eta 22:30ak aldera dantzaldia DJ Mariskalekin izango da.

Herriko jai batzordeak antolatutako egitarauan, hurrengo datek osatuko dituzte egunak: 15a (Osteguna), Andra Mari eguna. Meza nagusia eta pilota partidak goizean. Musika eskolaren musika emanaldia arrastaldean.

16a (Ostirala), Nagusien eguna. Jubilatuen jokuak (briska, igela, boloak...) eta jubilatuen bazkaria goizean. Pintxo potea eta frontenis lehiaketako finala arratsaldean.

17a (Larunbata), Umeen eguna. Umeentzako jolas parkea eta bazkaria goizean. Aparra (espuma), umeentzako dantzaldia eta Kanpamentukoen ekitaldia arratsaldean.

18a (Igandea), Kofradia eguna. Meza nagusia, txakolina dastaketa, "Euskal presoak Euskal Herrira" kontzentrazioa eta Kofradia bazkaria goizean. Arratsaldean, kale antzerkia: trapu zaharrak.

19a (Astelehena), Berakatz eguna. Futbol partidak, pelota partidak eta afaria herriko tabernetan arratsaldean. En Tol Sarmiento, Vendetta eta Garilak 26 kontzertuak gauean. Honenbestez, iluntzeko 05:00ak aldera berakatz sopak amaiera emango dio jaiei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide