Urtero lez, aurten ere Basakoetxeko jaiak edo erromeria ospatuko da. Jaia datorren Igandean ospatuko da Basakoetxeko ermitaren inguruan.
Uztailaren 13an (Larunbata), arratsaldeko 19:30etatik aurrera herriko txistulari eta trikitilariek kalejira egingo dute, jaiak datozela ohartarazteko. Igandean, Uztailak 14, goizeko 10etan txupinazoa eta bolanderekin emango diete hasiera jaiei. 10:30etan igoera erromeria egingo da, jendea urbil dadin. 11etan bertako ermitan meza izango da eta ondoren 12ak aldera trikitilariak izango dira giroa alaitu eta berotzeko. 14:30etan herri bazkaria izango da eta ondoren 15:30ak aldera erromeria. 18:00 jaiei amaiera emango zaie eta ingurua txukundu egingo da. Egun osoan zehar ohe elastikoak izango dira.
Herri bazkarian parte hartzeko, izena emateko epea, datorren Ostegunerarte (Uztailak 11) zabalik egongo da Gizarte-Etxean. Gainera, egun bereko goizeko 8etan Gizarte-Etxetik irtengo da kamio bat, Basakoetxera gauza guztiak igotzeko eta prestatzeko.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide