Sopeña bidea: historia luzeko bidea

Erabiltzailearen aurpegia Markel Iturrizar 2013ko eka. 25a, 17:54

Gizakiak beharrezkoa du alde batetik bestera mugitzea, behar eta arrazoi ezberdin askogatik. Mugimendu hauek historian zehar nabarmenak izan dira eta gure eskualdeak ere ezagutu izan ditu. Sopeña bidea, gaur egun Urduñatik gora doan bidea, historia luzeko bidea da. Penintsula eta itsasoa lotzen zuen bidea baita; eskualdeko lehen giza aztarnak eta herrixkak (Luxo, Lexartzu...)  bere inguruan dauden bidea. Burgoseko Mena harana eta Aiaraldearen arteko zubia, benetan bide esanguratsua, bide honen inguruan jaio baitzen eskualdea.

Gaur egun basabide xume bat besterik ez dena eta bide berdea izendaturikoa, ziurrenik historiaurretik erabili izan zuten bidea da, trikuharriak eta multzo megalitikoak bere inguruan egoteak frogatzen du hau. Erromatarren garaian ere erabili izan zen bidea, baina ez zen Erdi Aroaren hastapenerarte bide garrantzitsu bilakatu.

Animalia eta gurdien garraioarentzat aproposa zen Sopeña bidea. Hiriak eta feriak lotzen zituen, merkatari eta salerosle askoren norabidea markatuz. Hori dela eta, eskualdea egituratzeko ardatz bilakatu zen garaiotan. 864. urtean aipatzen da lehen aldiz, herri bide bezala eta batez ere artilea izan da bidetik, penintsulatik itsasora, garraiatu den produkturik ugariena.

Felix Mugurutza ikerlariaren ustetan, eskualdea interpretatzeko aukera handia ematen du. Aiaraldeko lehen bide nagusia izan baitzen. Baina, XII eta XIV. mendeetan, Urduña hiria jaiotzearekin batera, Bilbora joaten zen bidea indartu egin zen. Beraz, ikerlariaren ustez, ezin daiteke Aiaraldearen sorrera ulertu eta interpretatu bide hori kontuan izan barik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide